martes, 27 de marzo de 2018

IKT-ak eta premia bereziak dituzten ikasleak

IKT-ak nola laguntzen diete premia bereziak dituzten ikasleei?

Informazio  eta komunikazio teknologiak elementu erabakigarria izan daitezke ezgaitasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

IKT-en erabilera, gero eta orokortuagoa dago hezkuntza-eremuan, familia-eremuan eta eremu sozialean. Modu honetan, premia bereziak dituzten ikasleak hauek ezagutzeko, kontaktuan egoteko eta erabiltzeko aukera ematen du. Era berean, araudi autonomiko edo estatalek teknologietarako sarbidea sustatzen dute bai familia eta hezkuntza eremuan eta eremu sozialean.

IKT-ak zailtasunak dituzten ikasleen ikaskuntzarako eta inklusiorako erreminta garrantzitsuak dira, batez ere pertsona hauen berezko ezaugarri psikologiko eta ikastaldiko batzuk kontuan hartzen baditugu. Beraz, IKT-en erabilera egokia premia bereziko ikasleetan honako ezaugarriak lortzen laguntzen diete:

- Memoria-edukien eta informazioa prozesamendua handitzen du. 
- Memoria semantikoa hobetzen du.
- Ikusmena, entzumena eta koordinazioa indartzen du.
- Gogoeta egiten laguntzen du.
- Motibazioa ematen du.
- Irudien laguntzaz ikasketa azkarragoa izaten lortzen du.
- Beharrezko autonomia ematen du.

Laburbilduz, IKT-ak erreminta pedagogiko bezala erabiltzea oso garrantzitsua da.

sábado, 17 de marzo de 2018

MOOC

MOOC, ingelesez Masive Online Open Course eta euskaraz Online Ikastaro Ireki Masiboa, hitzaren laburdurak adierazten duten bezala, dohain diren online ikastaroak dira non mugarik gabe ikasle guztiei zuzentzen zaizkien. Honetaz aparte, kurtso hauek irekiak, sareen bidezkoak eta masiboak dira, baina gehien bereizten dituen ezaugarriak matrikulazioetan mugarik ez dagoela, online dela eta ikasteko material doakoa eskaintzen duela.


Hala ere, honek guztiak eztabaida sortu du goiko hezkuntzaren etorkizunaren gainean, unibertsitateek duten paperaren gainean eta bizitzan zehar emango den ikasketen eta honek enplegagarritasunean izango duen inpaktuaren gainean.

Aurrekoarekin lotuta, MOOCs-ak bi mota nagusitan banatzen dituzte: cMOOCs eta xMOOCs.

CMOOC-ak agertu ziren lehenengo MOOC-ak dira. MOOC hauek bere enfasia, sormenezko ezagutzak sortzean, autonomian, eta ikaskuntza sozialean eta kooperatiboan jartzen dute.

xMOOC-ak, aldiz, bigarrenak iristean izan ziren, hauek ospetsuenak bihutu izan diren kurtsoak dira, merkataritza edo erdimerkataritza plataformetan zehar eskaintzen direnak. MOOC hauek, aurreko motarekin konparatuta, bere enfasia ikaskuntza tradizionalean jartzen du, hau da, bideoak ikustean eta test erako ariketa txikiak egitean datza.

Ondorioz, irakasle eta departamentu batzuk MOOC-en kontrako iritziak adierazi dituzte publikoki batez ere, ikasgai presentzialen ordezkoak bihurtzen ari direlako. Hori dela eta, unibertsitate batzuen kasuren bat dago MOOC-a plataformarekin kolaboratzeari uko egin diotenak. Arrazoietako bat da unibertsitate desberdineko milaka ikaslek ikastaro bera egin dezatela eta pentsamendu bakar bihur dadilaren beldurra dago.

viernes, 16 de marzo de 2018

ETEN DIGITALA


Irudi hau ikusterakoan, zer datorkizu burura? Eten digitalean pentsatu duzu?

Hausnarketa hau egin ondoren, eten digitala zer den azalduko dut. Eten digitala kontzeptua herrialde (aberats eta pobre) eta gizataldeen (arraza, etnia, genero, bizilekua) artean IKT-en alorrean dagoen aldeari egiten dio erreferentzia, horiek lortzeko aukera, gailuen kalitate eta erabiltzeko gaitasunen inguruan batzuen eta besteen artean dauden desberdintasunei eta hori ekartzen ari den haustura sozio-ekonomikoari erreferentzia egiten dio.
(https://sites.google.com/site/kiribiltzen/irakasleak/eten-digitala)

Beraz, gaur egungo egoera eta iraganako egoera aztertzen badugu, IKT-etan izugarrizko eboluzioa eman da, hauek munduko pertsona gehienetara heltzen, batez ere garatuta dauden herrialdeetara. Hori horrela, herrialde garatuen eta ez garatuen arteko desberdintasun hauen ondorioz, eten digitala existitzen da, pertsona batzuek sarean sartzeko posibilitatea eskura ez dutelako eta beste batzuek posibilitatea dutelako.

jueves, 15 de marzo de 2018

INTERNET

Internet mundu mailan elkar komunikatuta dauden sareen multzoa da eta gaur egun ia munduko pertsona guztiak Internet-a egunero erabiltzen dugu baina, nork daki zein den bere jatorria? Nik, zuek Internet-aren jatorria ondo ulertzeko, bideo entretenigarria eta laburra ekartzen dizuet. Espero dut erabilgarria izatea.


Nahiz eta bideoa ikusi, laburpen txiki bat egingo dizuet bere jatorria azaltzeko. Beraz, has gaitezen! Internet 1969. urtean ARPANET izeneko konputagailuen lehen konexioa ezarri zenean sortu zen. Hau, AEB-k ingurune militarrean munduko liderra izateko sortu zen. Hori horrela, ordenagailu haiek interkonektatu egin zituzten, bide anitzak erabiliz, eta horrela, bat kaltetu egiten bazen, informazioa beste batetik joan zitekeen.

Urteak igaro ahala, Internet gero eta aparatu gehiagotan sartu egin da, hala nola, mobiletan eta etxebizitza tresnetan (erlojuan, telebistan, kotxean...). Honen ondorioz, bere erabileraren helburua aldatzen joan da.

miércoles, 14 de marzo de 2018

ORDENAGAILUAK ESKOLETAN SARTU NAHI DU

Sarrera honetan 20018ko martxoaren 14an Argia astekarian aurkitutako berriari buruz hitz egitera nator.

Astekari honek eskoletako ordenagailuetako txertaketaren inguruan hitz egiten du. Bertan, irakasleak prest al dauden teknologietan murgiltzeko, zein azpiegitura behar den eta ikasleen erabilerari buruzko iritzi desberdinak irakurtzeko aukera ematen digu. Honetaz aparte, irakasleen formakuntzari buruz eta ikastetxe desberdinen esperientziak irakurriko dituzu.

Berria laburbiltzeko, esan dezakegu gaurko gizartean gero eta gehiago hitz egiten dela Teknologia Berriez eta hori dela eta, hezkuntza arloan bere eragina somatu da.

Garbi dago irakaskuntzak Teknologia Berrietan inbertitu behar duela, gaur egungo gizartean atzean gelditu nahi ez badu eta horregatik, ikasleak hezitzea eta bizitzarako prestatzea da bere helburu nagusia. Zeregin horretan Teknologia Berriak ongi erabiliz gero, hobekuntza nabarmena lortuko litzateke komunikazio pedagogikoan eta informazioaren gestioan.

Hori hórrela, teknologia Berrien erabilpenak eskolaren birmoldaketa dakar eta Teknologia Berrien txertaketa egokia izateko, aurretik eskolan landuko diren ikasketak antolatu eta irakasleak prestatu beharko dira. 

Irakasleen formakuntza funtsezkoa da. Joxemi Correa EHUko Irakasle Eskolako irakasleak dioenez, "irakasleak baliabide berriak ezagutu eta horiekin lan egiten ikasten duen heinean, aukerak eta aplikazio didaktikoak gehitu egingo dira, eta giza baliabideen prestakuntzan eta azpiegitura teknologikoan egiten diren inbertsioetan errentagarritasuna askoz handiagoa izango da".


martes, 13 de marzo de 2018

WEB 1.0, 2.0 ETA 3.0


WEB 1.0
Informazioa bakarrik ematen da eta ez da ezagutzarik eraikitzen. Modu honetan, norabide bakarrekoa, web-an agertzen diren edukiak estetikoak direla esan dezakegu, hau da, Webmasterrak web-an publikatzen eta mantentzen dituen edukiak ezin dira eguneratu. Honetaz aparte, parte hartzen duten pertsonak kontsumitzaile pasiboak dira, eta irakurketan soilik oinarritzen dira.


WEB 2.0
Erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu zen. Beraz bere helburu nagusia, erabiltzailea erakartzea eta webaren bitartez ezagutzak partekatzea izan zen. Aurrekoan ez bezala, Web 2.0n, erabiltzaileak protagonistak dira eta aukera ematen die hauei igotako edukietan parte hartzeko, hala nola, komentatzeko, iradokizunak egiteko…

WEB 3.0
Web 3.0 gune semantikoa da, hau da, informazioa jasotzen duzu, zuk hau bilatu gabe. Aldi berean, aipatu beharra dago, hezkuntzara heldu dela eta horrek eragin duela, ezagutza librea eta eskuragarria izatea lortzea. Modu honetan, ikasleak protagonistak dira eta interes guneetatik abiatzen da eta arazoen soluzioa, berrikuntza eta sormena ardatz bihurtzen dira.

lunes, 12 de marzo de 2018

ETIKETAK

Gaur egun, bakoitzak bere burua antolatuta izatea oso garrantzitsua da. Beraz, etiketak, bloga ordenatzeko erak dira, hau da, bakoitzaren bloga era errazago batean antolatzen laguntzen du. Honetaz aparte, blogaren menua, garbia eta kaos bat ez izateko balio du. 

Hau jakinda, hurrengo pausua blog-ean agertuko diren gaiei buruz hausnartzea izango zen, adibidez, sukaldaritza-bloga bada: lehengo platerrak postreak, begetarianoak, txokolatea, etab. izango lirateke sortu beharreko etiketak. Laburbilduz, oso garrantzitsua da etiketak ondo aukeratzen jakitea.

Bukatzeko, esan beharra dago etiketen ordena eta sailkapena, nabigazioa errazagoa izatea eragiten duela eta blog-a koherentzia izatea lortzen du.

Azkenik, etiketak zer diren dakigunez, lan egiteko unea iritsi da eta horretarako ondorengo bideoa uzten dizuet: 

sábado, 10 de marzo de 2018

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN GIZARTEA


Informazioaren eta komunikazioaren gizarteari buruz hausnartzen hasi aurretik, bere esanahia jakin beharko dugu. Beraz, Informazioaren eta komunikazioaren gizartea, teknologiak era zabalean erabilita eta beste informazio iturri desberdinekin batera, informazioa lortzea dela esango genuke. Izan ere, nahi dugun informazioa eskuratu ondoren, pertsona bakoitzak bere garapenerako erabili al izango du. Era labur batean esanda, informazioa ezagutzan bilakatzea da.


Hori horrela, Informazioaren eta komunikazioaren gizartea historian zehar izugarrizko eragina izan du pertsonen bizitzan. Fenomeno honek 70. hamarkadan lehenengo aurrerapausoak eman zituen, baina herrialde garatuetan bakarrik. Izan ere, globalizatu arte ez da gelditu.

Honekin lotuta, hainbat abantaila eta desabantaila aurki ditzakegu. Abantailei dagokienez, Internet liburutegia unibertsala izatea lortu du eta bertan dagoen informazioa edonork erraz eskuratu dezake. Gainera, ikaskuntza prozesuan ematen diren harremanak errazten ditu, adibidez irakasleak ikasleen familiekin komunikatzerakoan.

Bestetik, desabantailen kasuan, teknologiarengako dependentzia handia eragin digu, Interneten bidez aurkitutako informazio guztia iturri ez fidagarrietatik aterata egon daiteke eta kultura eta ekonomiari dagokionez desberdintasunak sortzen dira.