martes, 15 de mayo de 2018

Zein adinetan has daitezke haurrak sare sozialak erabiltzen?

Haur eta nerabeen jarduera sare sozialetan guraso askoren kezka bilakatu da.

Izatez, sare sozial guztiek kontua zabaldu ahal izateko gutxienezko adina eskatzen dute eta gainera nahitaezkoa den erabilera baldintza eta politikak zehazten dituen atala onartzen dugu, baian egia esateko, atal hau normalean irakurri gabe onartzen duguna da. Gehienetan, 14 urte baino gutxiago dituzten nerabeek ezin dute sare sozialak erabili eta izena emateko tutore edo gurasoen baimena behar dute eta 16 urtetik aurrera adingabekoek euren datuen erabilerarako baimena eman ahal izango dute.


Baina egungo egoera aztertzen badugu eta datuak behatzen baditugu hau ez da horrela izan:
-          10 eta 15 urteen arteko nerabeen %97ak internet erabiltzen du.
-          10 urteko umeen artean, 10etik 7k badauka bere telefonoa; horietatik %60ak smartphone-a delarik.
-          15 urteko gazteen %69ak internet gabe dagoenean txarto sentitzen dela adierazten du.

miércoles, 9 de mayo de 2018

INTERNETEN HARTU BEHARREKO NEURRIAK

Internet azken hamarkadako aurkikuntzarik garrantzitsuenetarikoa izan da eta gure egunerokotasunaren tresna beharrezkoa bihurtu da: lan egiteko, pertsonen artean komunikatzeko… baina, dituen abantailaz gain, baditu arriskuak ere, batez ere haurrentzat.

Arrisku guztiak maila handi batean murrizteko neurriak badaude, eta garrantzitsua da gurasoek haurrei horiek irakastea nahiz eta haurrek haien lagunek esaten dutenari kasu gehiago egin. Honako adibideak dira jarraitu beharreko arau batzuk: sare sozialeko profilak pribatua jarri, Interneten ezagutzen ditugun pertsonak gure lagunak ez direla ulertu, eta, hortaz, ezin dugula beraiengan konfiantza itsua izan. Horrez gain, ez dugu informazio pertsonalik argitaratu behar. 

Gainera, jendea errespetuz tratatu behar da eta, aldiz, hori antzematen badugu, hura salatu. Internetera telefono mugikor batetik konektatuz gero, geolokalizazioa deskonektatu eta txateko elkarrizketak gorde.

Era berean, zerbait gertatzen bazaigu laguntza eskatu behar dugu. Umeen kasuan, gurasoengana jo.