martes, 15 de mayo de 2018

Zein adinetan has daitezke haurrak sare sozialak erabiltzen?

Haur eta nerabeen jarduera sare sozialetan guraso askoren kezka bilakatu da.

Izatez, sare sozial guztiek kontua zabaldu ahal izateko gutxienezko adina eskatzen dute eta gainera nahitaezkoa den erabilera baldintza eta politikak zehazten dituen atala onartzen dugu, baian egia esateko, atal hau normalean irakurri gabe onartzen duguna da. Gehienetan, 14 urte baino gutxiago dituzten nerabeek ezin dute sare sozialak erabili eta izena emateko tutore edo gurasoen baimena behar dute eta 16 urtetik aurrera adingabekoek euren datuen erabilerarako baimena eman ahal izango dute.


Baina egungo egoera aztertzen badugu eta datuak behatzen baditugu hau ez da horrela izan:
-          10 eta 15 urteen arteko nerabeen %97ak internet erabiltzen du.
-          10 urteko umeen artean, 10etik 7k badauka bere telefonoa; horietatik %60ak smartphone-a delarik.
-          15 urteko gazteen %69ak internet gabe dagoenean txarto sentitzen dela adierazten du.

miércoles, 9 de mayo de 2018

INTERNETEN HARTU BEHARREKO NEURRIAK

Internet azken hamarkadako aurkikuntzarik garrantzitsuenetarikoa izan da eta gure egunerokotasunaren tresna beharrezkoa bihurtu da: lan egiteko, pertsonen artean komunikatzeko… baina, dituen abantailaz gain, baditu arriskuak ere, batez ere haurrentzat.

Arrisku guztiak maila handi batean murrizteko neurriak badaude, eta garrantzitsua da gurasoek haurrei horiek irakastea nahiz eta haurrek haien lagunek esaten dutenari kasu gehiago egin. Honako adibideak dira jarraitu beharreko arau batzuk: sare sozialeko profilak pribatua jarri, Interneten ezagutzen ditugun pertsonak gure lagunak ez direla ulertu, eta, hortaz, ezin dugula beraiengan konfiantza itsua izan. Horrez gain, ez dugu informazio pertsonalik argitaratu behar. 

Gainera, jendea errespetuz tratatu behar da eta, aldiz, hori antzematen badugu, hura salatu. Internetera telefono mugikor batetik konektatuz gero, geolokalizazioa deskonektatu eta txateko elkarrizketak gorde.

Era berean, zerbait gertatzen bazaigu laguntza eskatu behar dugu. Umeen kasuan, gurasoengana jo.


viernes, 27 de abril de 2018

IKT-en abantailak eta desabantailak hezkuntzan

Sarrera honetan, IKT-ak hezkuntzan erabiltzearen abantailei eta desabantailei buruz hausnartuko dut. Gauza gehienak bezala, asko dira alde dauden aspektuak, baina ez pentsa dena horren polita denik, hauek ere alde txarrak baitauzkate. Beraz has gaitezen.

Abantailei dagokionez, alde batetik, ikasleei informazioa bilatzeko iturri asko eskaintzen zaie eta bestetik, talde lana egiteko oso erabilgarria izan daiteke, batez ere bakoitzak bere etxetik lana egiteko aukera duelako. Beraz, modu honetan, irakasleek bidalitako lana egitea askoz erosoagoa bihurtzen da eta modu berean, dibertigarriagoa da, hau da, ordenagailu bidez lan egitea erakargarriagoa egiten zaie. Honetaz aparte, informazioa partekatzeko aukera ezin hobea da. 




Desabantailei dagokionez, herrialde eta gizataldeen artean IKT-en alorrean dagoen aldean desberdintasunak sor ditzakete eta honekin batera, haustura sozio-ekonomikoa. Gainera erabilera mugatua ez bada, dependentzia sortzeko arriskua dago. Horrez gain, irakasleek aurretiko prestakuntza jasotzea ezinbestekoa da eta ikasleek aurki ditzaketen informazioa faltsua izan daiteke, hau da, informazioa manipulatua egon daiteke, edonork idatzi baitezake informazioa.


Baina aipatzekoa da, desabantailak izan arren, neurriz erabili ezkero, nire ustetan IKT-ak onuragarriak dira hezkuntzan.

martes, 17 de abril de 2018

BLOGEN ERABILERA IKASGELA BARRUAN

Hezkuntza arloan Blogen erabilera, hezkuntza-prozesuetan abantaila asko eskaintzen dituzte. Adibidez, ikasleak ohitzea idaztera, ideiak trukatzera, taldean lan egitera, diseinatzera, produzitzen dutenaren bat-bateko eran ikustera eta etab.

Gainera, irakasleek Blogen bitartez ikasleei hurbiltzeko aukera ezin hobea bezala ikusten dut. Modu honetan, bere interakzioa ez da soilik ikasgelara mugatzen.  Hau da, materialak berehalako eran argitaratu eta proiektuak egiteko beharrezko baliabideetarako sarbidea baimendu dezakete.

Honetaz aparte, elementu multimedialekin, ikasleak eduki akademikoak hobetzeko aukera eskaintzen die: bideoak, soinuak, Irudiak...

Amaitzeko, esan dezaket Blogak, hezkuntza-komunitate guztiarekin komunikatzea baimentzen duen erreminta bihur daitezkeela eta abantaila izugarria izan ditzakeela irakasleentzako. Adibidez, familiei ikasleen berritasunen gainean informatuta mantentzeko.

martes, 27 de marzo de 2018

IKT-ak eta premia bereziak dituzten ikasleak

IKT-ak nola laguntzen diete premia bereziak dituzten ikasleei?

Informazio  eta komunikazio teknologiak elementu erabakigarria izan daitezke ezgaitasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

IKT-en erabilera, gero eta orokortuagoa dago hezkuntza-eremuan, familia-eremuan eta eremu sozialean. Modu honetan, premia bereziak dituzten ikasleak hauek ezagutzeko, kontaktuan egoteko eta erabiltzeko aukera ematen du. Era berean, araudi autonomiko edo estatalek teknologietarako sarbidea sustatzen dute bai familia eta hezkuntza eremuan eta eremu sozialean.

IKT-ak zailtasunak dituzten ikasleen ikaskuntzarako eta inklusiorako erreminta garrantzitsuak dira, batez ere pertsona hauen berezko ezaugarri psikologiko eta ikastaldiko batzuk kontuan hartzen baditugu. Beraz, IKT-en erabilera egokia premia bereziko ikasleetan honako ezaugarriak lortzen laguntzen diete:

- Memoria-edukien eta informazioa prozesamendua handitzen du. 
- Memoria semantikoa hobetzen du.
- Ikusmena, entzumena eta koordinazioa indartzen du.
- Gogoeta egiten laguntzen du.
- Motibazioa ematen du.
- Irudien laguntzaz ikasketa azkarragoa izaten lortzen du.
- Beharrezko autonomia ematen du.

Laburbilduz, IKT-ak erreminta pedagogiko bezala erabiltzea oso garrantzitsua da.

sábado, 17 de marzo de 2018

MOOC

MOOC, ingelesez Masive Online Open Course eta euskaraz Online Ikastaro Ireki Masiboa, hitzaren laburdurak adierazten duten bezala, dohain diren online ikastaroak dira non mugarik gabe ikasle guztiei zuzentzen zaizkien. Honetaz aparte, kurtso hauek irekiak, sareen bidezkoak eta masiboak dira, baina gehien bereizten dituen ezaugarriak matrikulazioetan mugarik ez dagoela, online dela eta ikasteko material doakoa eskaintzen duela.


Hala ere, honek guztiak eztabaida sortu du goiko hezkuntzaren etorkizunaren gainean, unibertsitateek duten paperaren gainean eta bizitzan zehar emango den ikasketen eta honek enplegagarritasunean izango duen inpaktuaren gainean.

Aurrekoarekin lotuta, MOOCs-ak bi mota nagusitan banatzen dituzte: cMOOCs eta xMOOCs.

CMOOC-ak agertu ziren lehenengo MOOC-ak dira. MOOC hauek bere enfasia, sormenezko ezagutzak sortzean, autonomian, eta ikaskuntza sozialean eta kooperatiboan jartzen dute.

xMOOC-ak, aldiz, bigarrenak iristean izan ziren, hauek ospetsuenak bihutu izan diren kurtsoak dira, merkataritza edo erdimerkataritza plataformetan zehar eskaintzen direnak. MOOC hauek, aurreko motarekin konparatuta, bere enfasia ikaskuntza tradizionalean jartzen du, hau da, bideoak ikustean eta test erako ariketa txikiak egitean datza.

Ondorioz, irakasle eta departamentu batzuk MOOC-en kontrako iritziak adierazi dituzte publikoki batez ere, ikasgai presentzialen ordezkoak bihurtzen ari direlako. Hori dela eta, unibertsitate batzuen kasuren bat dago MOOC-a plataformarekin kolaboratzeari uko egin diotenak. Arrazoietako bat da unibertsitate desberdineko milaka ikaslek ikastaro bera egin dezatela eta pentsamendu bakar bihur dadilaren beldurra dago.