viernes, 27 de abril de 2018

IKT-en abantailak eta desabantailak hezkuntzan

Sarrera honetan, IKT-ak hezkuntzan erabiltzearen abantailei eta desabantailei buruz hausnartuko dut. Gauza gehienak bezala, asko dira alde dauden aspektuak, baina ez pentsa dena horren polita denik, hauek ere alde txarrak baitauzkate. Beraz has gaitezen.

Abantailei dagokionez, alde batetik, ikasleei informazioa bilatzeko iturri asko eskaintzen zaie eta bestetik, talde lana egiteko oso erabilgarria izan daiteke, batez ere bakoitzak bere etxetik lana egiteko aukera duelako. Beraz, modu honetan, irakasleek bidalitako lana egitea askoz erosoagoa bihurtzen da eta modu berean, dibertigarriagoa da, hau da, ordenagailu bidez lan egitea erakargarriagoa egiten zaie. Honetaz aparte, informazioa partekatzeko aukera ezin hobea da. 




Desabantailei dagokionez, herrialde eta gizataldeen artean IKT-en alorrean dagoen aldean desberdintasunak sor ditzakete eta honekin batera, haustura sozio-ekonomikoa. Gainera erabilera mugatua ez bada, dependentzia sortzeko arriskua dago. Horrez gain, irakasleek aurretiko prestakuntza jasotzea ezinbestekoa da eta ikasleek aurki ditzaketen informazioa faltsua izan daiteke, hau da, informazioa manipulatua egon daiteke, edonork idatzi baitezake informazioa.


Baina aipatzekoa da, desabantailak izan arren, neurriz erabili ezkero, nire ustetan IKT-ak onuragarriak dira hezkuntzan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario